XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MAGDALENIENSE etapa da, eta 15.000 urtetik 8.000ra arteko epean emango da.

Kultura honetan tresna barriak agertzen dira: arpoiak, horratzak, puntzoiak.

PALEOLITOS AROKO EKONOMIA ETA GIZARTEA.

Garai honetako sistema ekonomikoaren ardatza, harrapaketa zen, eta fruitu eta landareen bilketa garrantzi handikoa izan arren, Paleolitos aroko ekonomiaren oinarria ehiza zen: errinozerontea, elefantea, hartza eta beste hainbat ugaztunen ehiza alegia.

Okelaren zaletasunak bereizten du gizakia, beste primateetatik, gorilak adibidez fruituz alimentatzen dira gehien bat.

Ehizak gizonaren bilakaera fisikoan ere eragin haundia izan zuen, bere praktikak, pentsamentuaren eta akzioaren azkartasuna estimulatzen baitzuen.

Harrapatzaile edo hondatzaile ekonomi hau, ehizean oinarritzen zen osoki, gizon hoien janaririk garrantsitsuena izatez aparte ehizaren bitartez zituzten, beren eguneroko bizimodurako materialak: hezurrak (tresnak egiteko), zainak, larruak (jantziak egiteko).

GIZARTEA.

Ekonomi sistema honek gizartearen antolaketa kondizionatzen du.

Ehiza, taldeka egitea behar beharrezkoa zen.

Honek, zera adierazten digu: aldi honetako gizakiak harremanetarako nolabaiteko hizkuntza bazuela, eta, bestalde, familia baino handiagoko taldez osaturiko gizarte bat ezagutzen zutela.

Ezagutzen den, gizarte antolaketa aintzinakoena, KLANA da.

Klan hau, odolez lotuak zeuden lagunek osotzen zuten.

Klankideek ez zeukaten jabego indibidualik, eta familia monogamorik ez zegoen.

Janariak, bizitza, eta ehizerako jabetza kolektiboak ziren, klaneko jabego kolektiboa.

PALEOLITOS AROKO ARTEA.

Paleolitos aroko gizonaren trebetasun artistikoak harriturazi egiten gaitu Animali margoak, Frantzia, Espainia eta Italiako ehun Haitzulo baino gehiagotan agertu dira.

Haitzuloetako hezetasunak eta iluntasunak, kontserbatu egin ditu margo hauek.

Artista rupestre hauek, harrizko zizelaz, marrazkien ingurua egin eta barrukoa, margo naturalez betetzen zuten, kolore bezala, gorri, horia, beltza eta marroia erabiliz.